Jauzi nabigazioa eta joan edukira
Imágenes presentando Navarra

Antolatu bidaia

Donejaku bidean daudenak

  • Capilla de San Fermín

    Capilla de San Fermín


San Fermin kapera


Elizak eta baselizak

Herria: PAMPLONA ( 31001 )

Helbidea: Calle Mayor (iglesia de San Lorenzo) 74

Zonaldea: Iruñerria

Esteka interesgarriak:

Portal de turismo del Ayuntamiento

Telefonoa: 948225371 - 948228790

Estiloa: Neoklasikoa

Mundu osoan ezagunak diren Sanferminak Iruñeko kaleetan ospatzen dira nagusiki. Bitartean, San Ferminen ohoretan antolatzen diren elizkizunak Santuaren kaperan egiten dira, San Lorentzo elizaren barnean, eta horixe izaten da fededunen topalekua festetan gure Santuaren omenez.

Udalbatza galaz jantzita joaten da urtero, uztailaren 6an, kapera horretara, zehazki txupinazoak festei hasiera eman eta ordu gutxitara. Meza baten bidez, egun nagusiaren, uztailaren 7aren, bezperak ospatzen dira. Egun horretan, santuaren erlikia bere gordelekutik atera eta prozesioan ibiltzen da hiriko Alde Zaharrean, milaka iruindarren eta mundu zabaletik iritsitako bisitari aunitzen deboziozko eta emoziozko begiradapean. Erlikia zur polikromatuzko eta zilarrezko tailua da, XV. mendearen bukaerakoa. Kapera hori berriro ardatz nagusia izaten da zortziurrenean, hau da, zortzi eguneko festei agurra emateko egiten den elizkizunean.

Urtean barna ere, edozein egunetan ohikoa izaten da kale Nagusiaren bukaeran dagoen leku honek iruindarren eta kanpotarren bisita hartzea. Eta ohikoa ere izaten da Iruñeko senar-emaztegai askok kaperako aldarean ezkondu nahi izatea. Eskari handia dagoenez, hainbat urte aurretik erreserbatu behar da ezkontza eguna.

San Lorentzo eliza honetan egiten dira Sanferminetako ekitaldi erlijioso ofizial guztiak. Eraikinak ez du balio handiegia arkitekturari begira, baina bai -handia, gainera- sentimenduaren aldetik. Jatorrizko tenplua Erdi Arokoa zen eta Iruña defendatzeko sisteman zegoen txertatua. Baina eraikin hartatik dorre bat besterik ez da gaur egun kontserbatzen. Bitxia da baina San Lorentzo ... [+ info]

KOKAPENA:

ORDUTEGIA:

de invierno 2013-2014: de lunes a sábado, de 8:00 a 12:30 y de 17:30 a 20:30. Domingos y festivos, de 8:30 a 13:45 y de 17:30 a 20:00

de Navidad: días 24 y 31 de diciembre, de 8:00 a 12:30 y de 17:30 a 20:30. Días 25 de diciembre y 1 de enero, de 10:00 a 13:45 y de 17:30 a 20:00. Día 6 de enero, de 8:30 a 13:45 y de 17:30 a 20:00.

Ordutegi, data eta prezio orientagarriak. Entitate arduradunarekin baieztatzea aholkatzen da



www.turismo.navarra.es

+34 848 420 420

06-01-2014

Reyno de Navarra, Tierra de diversidad