Iruñeko Udalaren Turismo-ataria

Días que faltan para San Fermín

Sanferminak
Uztailak 6 - 14

Gero eta gutxiago falta da

  1. Hasi
  2. Festaren uneak
  3. Zezenketak eta Peñak

Intereseko lekuak

Hautatu aukeretako bat, mapan ikusteko

Mapara joan

Zezenketa

Erabiltzaileen balorazioa:

Baloratu

Zezen-jaialdiak festei loturik izan dira beti. Hastapena XIV. mendean izan zuten; hala ere, 1767. urtean hasi ziren erregulartasunez eta entzierroari amaiera emateko ekitaldi gisa egiten.

“Ez dago sarrerarik”

Kartel hori arratsaldero-arratsaldero jarri izan dute, 1967ko uztailaren 13tik. Ia ezinezkoa da zezenketarako sarrerak erostea Iruñean. Tokien % 90 abonua dutenentzat erreserbaturik dago; abonua urtero-urtero berritzen da. Eguneko zezenketarako salgai izaten diren sarrerak andanadakoak dira, eta zezenketaren aurreko eguneko arratsaldean, zezenketaren ondoren, eta egunean berean, goizez, bakarrik izaten dira salgai. Gainera, legez kanpokoa izan arren, birsalmenta ere izaten da: sarrerek lehiatilan halako bi balio izaten dute.

Eguzkiko tendiduak...

Eguzkiko tendiduetan (5 eta 6.ak), erabateko anarkia da nagusi. Leku horietan peñak eta noizbehinkako bisitariak izaten dira. Bertan zezenketari ematen dioten arreta bitxia izaten da: batzuetan, mespretxurik handiena erakusten dute; besteetan, neurri gabeko ohoreak egiten dizkiote. Eguzkiko tendiduetara joatekotan, eraman itzazu txanoa, toalla eta zira.

... eta itzalekoak

Itzaleko tendiduetan (1, 2 eta 3. tendiduak) zezenketa da ikuskizun nagusia. Ikusleak isilik egoten dira, zezenketari erne, eta adituak izaten dira (edo hala ematen dute). Ogitartekoak eramaten dituzte, baina baita xanpaina eta mariskoa ere. Kontraste handia dago bertako giroaren eta eguzkiko giro anarkikoaren artean.

Egizu orri honen gaineko balorazioa?
Nos interesa tu opnión.